Kultura

Gizarte-eraldaketa sustatzen duten kultur proiektuak ko-diseinatu eta kudeatzen ditut. Artistek eta sortzaileek ekarpen handiak egin diezaiekete beste esparruei, eta lotura hori sustatzen duten proiektuetan lan egiten dut. Zirriborroak eta gero proiektuan, dauden alternatibetan oinarritutako imajinario berriak sortzen dituzte idazleek; alternatiba horiek etorkizunean nola garatu ahal izango liratekeen ikusarazten digute. Landu dituztan aurreko proiektuetan, artistak eta sortzaileak birpentsatu nahi diren erakundeetan integratzen dira aldi baterako.